Astekaria

2015eko urriaren 15 eta 16a


Lehenengo astea izan da eta lehen egunean irakasleak haren eta ikasgaiaren aurkezpena egin zuen (puntuaketa, nola funtzionatuko zen…). Fitxa pertsonal bat egin behar izan genuen gure datuekin eta egelara igo.
Hurrengo egunean, ostiralean, ordenadore eta informatikari buruzko galdetegi bat egin behar izan dugu bikoteka eta hau baita ere egelara igo. Ondoren, irakasleak galdera hauek erantzun ditu eta beste hainbat datu eman dizkigu, hala nola, nola funtzionatzen duten ordenadoreak modu digitalean. Besetik, gmail-eko etiketak eta beste hainbat baliabide nola erabili azaldu digu, drive-a ordenatzen adibidez. Azkenik, google akademikoa eta alertak jartzen ikasi egin dugu.

2015eko urriaren 22 eta 23a

Aste honetan blog-a zabaldu dugu, nik aukeratu dudan gaia Musika eta Dantza Lehen Hezkuntzan da. Gainera, bloga diseinatzeko hainbat bailiabide irakatsi eta ez nekizkien beste hainbat gauza ikasi ditut blogei buruz.
Bloga oso baliabide erabilgarria iruditzen zait gaur egun eskoletan asko erabiltzen delako eta hainbat gauza ikasi ahal direlako aldi berean. Gainera, bakoitzak gustuko duen gaia aukeratu dugunez bere bloga aurrera eramateko, motibagarria izango dela uste dut.


2015eko urriaren 29 eta 30a
Blogarekin lanean jarraitu dugu, pasaden astean sartutako erlojuaz gain beste gadget gehiago sartu ditugu. Hala nola, egutegia, esaldi aipagarriren bat eta izenburuko eta blogaren fondo eta dekorazioa egin dugu. Hua guztiaz gain, sarreretan bideoak sartzen(HTML kodean) ikasi dugu, youtubetik bai eta VIMEOtik ere  eta bideoen tamaina aldatzen ikasi dugu. Azkenik, liburuak edota diapositibak igotzen ikasi egin dugu.

2015eko azaroaren 5 eta 6a
Dal astea izan da beraz ez dugu ezer berririk egin.


2015eko azaraoren 12 eta 13a
Aste honetan, blogarekin jarraitu beharrean, Word-a erabiltzen ikasi dugu. Gauza praktiko asko ikasi ditugu, hala nola, bibliograifa egiten edota aurkibidea, beste askoren artean. Oso baliagarria iruditu zait aste honetan ikasitakoa, izan ere word-a guztiok ezagutzen eta erabiltzen dugun aplikazioa da baina berez ez dakigu ia erabiltzen eta gaur lana erreztuko digun gauza asko ikasi ditugu. Hasieran, irakasleak esaten zuena egin dugu eta gero taldeka guk bakarrik egin behar izan dugu.
Ostiralean ordean, taldeko lana egiteko taldeak osatu genituen. Nire taldea Andoni Goyoagak, Amaia Gomezek, Ane Gutierrezek eta Izar Larreak osatzen dute. Taldearen funtzionamenduari buruz hitz egin, lehenengo akta egin, talde fitxa bete, eta taldeari izena jarri diogu: IKT-roak.

2015eko azaroaren 19 eta 20a
Talde lanarekin jarraitu dugu. Taldeko SITES bat ireki dugu eta bertan aktak igo eta orrialde batzuk eta sarrera egin ditugu. Bestetik, taldeko entregagaiak egiten jarraitu dugu.Delicious aplikazioa erabili dugu eta mapa kontzeptual bat egin dugu.
Ostiralean, hurrengo entergagaiarekin jarraitu dugu baina ez dugunez amaitu klase orduan etxean amaitu behar izan dugu. Hala ere, taldearekin oso gustura nago eta uste dut taldekide guztiak berdin sentitzen direla, eta horrek lana gusturago egitea bermatzen du.

2015eko azaroaren 26 eta 27a
Ostegunean ez genuen klaserik izan ikasle greba baitzegoen.
Ostiralean, egun gogorra izan zen, lan asko egin behar izan baigenuen. Egin behar genituen entregagaiei ekin genien bain amaiatu ez genuenez etxean amaitu genuen. Delicious aplikazioan bakoitzarentzat interesgarriak ziren aplikazioak gorde genituen. Ondoren, web orrialde bat hautatu eta bakoitzak horren erabilera, hezkuntzarako abanatilak.... aztertu ditu. Nik TIMETOAST programa hautatu eta aztertu dut; aplikazio honen bidez denbora lerroak egin daitezke, eta hau hezkuntzarako oso programa egokia iruditzen zait, edukiak modu askoz bisualago batean ikasi daitezkeelako eta beraz, hezkuntza askoz esanguratsuagoa izan.

2015eko abenduaren 3 eta 4a
DAL astea izan da

2015eko abenduaren 10 eta 11a
Proiektuaren azkenengo fasean gaude eta gure proiektuaren egoeraren definizioa egin behr izan dugu. Hau da, eskola bateko egoera bat hartu eta bertan IKTak nola sartu pentsatu, eta horixe izango da klase osoaren aurrean aurkeztu beharko duguna. Nire praktiketako eskolaren egoera hartu dugu, izan ere bertan ez zegoen IKTen presentziarik eta oso beharrezkoa ikusten genuen, horregatik egoera hori hautatzea aproposa ikusi dugu.
Ostiralean berriz, robotikari buruzko hitzaldi bat izan genuen: ROBOTIKA IRAKASKUNTZAN (BQ) deiturikoa. Nahiko dinamikoa izan zen, hainbat bideoa jarri zituelako eta gainera robotika praktikan nola jarri azaldu zuelako bere esperientziaren bitartez. Gainera, robotikarekin trasteatzen utzi zigun, horretarako materiala ekarriz eta material horrekin berak esandakoa egin behar genuen. Niretzat haiseran nahiko zaila izan zen mundu berria delako niretzat baina aldi berean oso interesgarria eta ikasleekin martxan jartzeko modukoa.

2015eko abenduaren 17 eta 18a
Azkenengo astea da honakoa eta beraz proiektuari azken ukituak eman eta aurkeztu dugu. Azken astean etxetik lan egin ostean, ostegunean lana osatu genuen. Gure proietua blog batean oinarritzen da, hau da, ikasleek proiektu bat egingo dute, gela osoaren blog (gelan ordenagailu bakar bat besterik baitago). Blog honetan gelan egindakoa sartuko dute eta honela pixkanaka IKTen munduan sartzen joango dira ikasleak. Honetaz gaina beste programak erabiltzen ikasiko dituzte eta modu honetan beste irakasgai batzuk ezagutu, hala nola, timetoast, audacity, go animate edo educaplay.
Ostiralean, gure proiektua azaldu genuen gela osoaren aurrean, eta nahiko ondo egin genuela uste dut, nahiz eta soinuarekin arazoak izan eta ezin izan genuela gure proiektuko aplikazioa batzuetako lanak entzun. 
Amaitzeko esan beharra daukat, oso gustura egin dudala lan nire taldearekin, ondo pasatu dugulako baina gehien bat lan asko egin eta asko ikasi dugulako. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario