Adierazpen arstikoaren barruan , antzerkia, pintura, musika eta dantza sartzen dira. Hala ere, hezkuntzan azken hirurak soilik ikasten ohi dira eta nahiz eta nahiz eta blog honetan musika eta dantza landuko dugun, guztiak beharrezkoak dira adierazpen artistikoa osorik osatzeko.
Nahiz eta garrantzi gutxikoak direla uste dugun ez da horrela, izan ere haurraren garapen psikomoterea estimulatzen dute. Psikomotrizitate fina (atzamarren mugimendu eta bizkortasuna) eta astuna (gorputzaren koordinazioa) baita gorputzaren kontrola ere.
Bestetik, ikaslearen garapen sozio-emozionala lantzen da. Honi esker, haren mugak ezagutuko ditu eta haren burua hobeto ezagutuko du. Gainera, garapen pertzeptiboa eta zentsumenak ere garatuko ditu, arte hezkuntzak ematen dituen estimuluen bidez.
Azkenik, jasotzen duten ekarpen handien sormena da. Sormen horretan ikasle bakoitzaren aurretiko esperientziak eta ezagutzek eragin handia dute. Sormenaren bidez autokritika, independentzia, malgutasuna, aukeratzeko gaitasuna, analisi eta sintesi gaitasuna bezalakoak landu ahal izango ditu.
Beraz, hau guztia ikusita uste dut hezkuntzak eta gizarteak adierazpen artistikoei buruz dituen ideiak aldatu eta garrantzi hadiagoa eman beharko ziola, beharrezkoak direlako haurraren garapen onerako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario