sábado, 21 de noviembre de 2015

Esku dantza

Aurretik esan dugun bezala, mugimendua oso garrantzitsua da. Ikasleek eta umeek mugitzea beharrezkoa dute, energiaz beterik baitaude, eta horrenbeste ordu klasean eserita egon ostean, errutina horretatik irteteko modua delako.

Gainera, mugitzerakoan haien gorputza hobeto ezagutuko dute, eta horregatik, irakasleok ezin dugu edozein dantza aukeratu, nahi dugun gaitasuna lantzen duen dantza bat hautatu beharko dugu, hau da, kooperazioa landu nahi badugu, bikoteka edo taldeka dantzatzen den dantza bat aukeratuko dugu eta erritmoa eta imitazioa landu nahi badugu, irakasle edo beste ikasle batzuei imitatu behar duten dantza bat asmatuko dugu.

Bideoa honetan Nafarroako Esku dantza agertzen da. Dantza honetan erritmoa da garrantzitsuena, izan ere, pultso bakoitzeko mugimendu bat egin behar da eta pixkanaka pixkanaka azkarrago doa beraz, dantza bera erritmo desberdinetan egiten ikasi behar dute ikasleek. Gainera, beste ikasle batekin bat egin behar dute, erritmo berean egin behar dutelako elkarrekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario