sábado, 21 de noviembre de 2015

olentzeroren abestia

Mugitzeaz eta dantzatzeaz gain, abestiak abestea ere oso garrantzitsua da. Honen bitartez ikasleek haien ahotsa entzungo dute. Badirudi hauxe, oso ekintza normala dela baina ez gaude batere ohituta gure burua abesten entzutera.
Abesten dugunean, gure ahotsa kontrolatu behar dugu, grabeago edo altuago eta suabe edo indartsuago abestu behar baitugu. Gainera, besteekin batera abestu behar dugunez, guztion artean zerbait sortzearen esperientia jasoko dute ikasleek.

Bestetik, ikasleei hurbilak egiten zaizkien abestiak aukeratzea egokia da, gusturago abesteko eta identifikatuak sentitzeko. Hala nola, kurtsoko zein hilabetetan kontuan hartuz, egokia izango litzateke jaialdi berezi bateko abestiren bat ikastea.

Olentzeroren abestia aukeratu dut oraingoan, gure kulturaren abesti garrantzitsu bat delako, eta honen bidez kultura-ondarea trasmititu dezakegulako. Baina ez dut betiko bertsioa aukeratu, garrantzitsua delako, abesti berriak edo bertsio berriak ikastea, beste erritmo batzuekin abesten ikasteko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario