miércoles, 30 de diciembre de 2015

Euskararen egunerako plangintza

Dantza eta musika egunero landu daitezkeen gauza dira baina kurtsoan zehar badaude egun "berezi" batzuk, hau da, ospakizunak dakartzaten egunak, adibidez, abenduak 3, euskararen eguna. Oso egun aproposa da euskararen erabilera sustatzeko eta euskal kulturaren hainbat alderdi nabarmentzeko, baina aldi berean musika eta dantza landu daitezke era dibertigarri eta desberdin batean.

Euskara da Euskal Herri famatua egiten ari den abestia da, gehien bat cup song-arekin egiten delako. Ikaslentzako motibagarria izango da hau ikastea eta egin ahal izateko esfortu eta pertzistentziaz gain gorputz eta eskuekin koordinazioa izan behar da. Beraz, oso jarduera ona da koordinazioa lantzeko. Bestetik, cup song-a edalontziekin musikaren erritmoa jarraitzean datza, perkusioa jotzeko modu bat alegia, eta horrela erritmo bera eraman beharko dute denbora guztian ikasleek eta denek aldi berean, beraz honen bidez gauza desberdin asko ikas daitezke.

Hona hemen cup song-a egiteko tutorial bat:



Behin ikasita beharbada kurtso guztiek ezingo dute hauxe egin beraz, kurtso baxuenetarako koreografia bat presta dezake irakasleak eta patioan guztiok batera egin. Hau da, nagusienek cup song-a egitea eta txikienek aldi berean koreografia. Honela, hain lana besteei erakustean motibatuagoak sentituko dira ikasleak.

Hau izan daiteke koreograifa bat(irakasleak moldatuko luke ikasleen arabera):


                                 

Beste bideo hau, abestia cup song bitartez egindakoa da:


                                   

Gozatu ekintza honekin eta gogoratu, euskaraz bizi eta gozatu!!

 EUSKARA DA EUSKAL HERRI!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario