miércoles, 30 de diciembre de 2015

Zergatik musika ikasi?

Askotan egiten diogu galdera hau gure buruari? Zergatik musika ikasi? Zertarako? Beharrezkoa al da musika hezkuntzan? Ba bai, nire iritziz gutxienez guztiz beharrezkoa da, eta ez soilik maila pertsonalean gustukoa dudalako baizik eta beharrezkoak ditugun balio edo aspektuak irakasten dituelako.

Argi dago, musikak inguratzen gaituela, eta gure bizitzaren parte handi bat dela.Musikak, erlaxatzen eta lasaitzen laguntzen gaitu, animatu edo motibatu, garrantzitsua den momentu bat gogorarazi edota momentu latz eta tristeetan gaixotasun traumatiko eta psikologikoak ekidin ditzake.


Ikerketa askoren ostean, bermatu da musikak garapen kognitiboa bultzatzen duela, irduimena lantzen duela eta gure garuneko ezkerreko hemisferioa garatzen duela ziurtatu da, zeinek idazmena, ahozkera, zenbakiak eta logika kontrolatzen duena hain zuzen.


Orain badakigu musikak hainbat onura dituela baina zergatik eskolan txertatzearen beharra? maila akademikoan onurak ekar ditzake? Baita ere! eta hona hemen hainbat arrazoi:

  • Adierazteko modu askea delako
  • Garapena bultzatzen du, eta horrek umearen garapen intelektuala ere bultzatzen du
  • Ikaslearen autoestima hobetzen du
  • Beste pertsonekiko komunikazioa hobetzen du
  • Kontzentrazioa, memorizazioa eta atentzioa sustatzen du
  • Beste irakasgaietarako lagungarria izan daiteke, hala nola matematikak, irakurketak edota hizkuntzak
  • Teorian ikasitakoa erraz ikus dezakete nola jarri praktikan eta horrek ikaslea asebetetzen du
  • Koordinazioa hobetzen du
  • Ikasketetarako eta bizitzarako orokorrean beharrezkoak diren balioak irakasten ditu (iraunkortasuna eta esfortzua)

Beraz, argi dago, musika beharrezkoa dugu bizitzan eta bai eskolan. Ez galdu musikak eman ahal dizkizun esperientziak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario