miércoles, 6 de enero de 2016

Irakasleentzako materiala

Bi liburu hauek nahiko interesgarriak iruditu zaizkit. Batean musikaren historia agertzen da eta bestean ordea instrumentuak eta historian zehar izan dituzten aldaketak. Beraz, irakasleak hauxe molda dezake eta ikasleei aurkeztu.

Hona hemen bi liburuak:


miércoles, 30 de diciembre de 2015

Euskararen egunerako plangintza

Dantza eta musika egunero landu daitezkeen gauza dira baina kurtsoan zehar badaude egun "berezi" batzuk, hau da, ospakizunak dakartzaten egunak, adibidez, abenduak 3, euskararen eguna. Oso egun aproposa da euskararen erabilera sustatzeko eta euskal kulturaren hainbat alderdi nabarmentzeko, baina aldi berean musika eta dantza landu daitezke era dibertigarri eta desberdin batean.

Euskara da Euskal Herri famatua egiten ari den abestia da, gehien bat cup song-arekin egiten delako. Ikaslentzako motibagarria izango da hau ikastea eta egin ahal izateko esfortu eta pertzistentziaz gain gorputz eta eskuekin koordinazioa izan behar da. Beraz, oso jarduera ona da koordinazioa lantzeko. Bestetik, cup song-a edalontziekin musikaren erritmoa jarraitzean datza, perkusioa jotzeko modu bat alegia, eta horrela erritmo bera eraman beharko dute denbora guztian ikasleek eta denek aldi berean, beraz honen bidez gauza desberdin asko ikas daitezke.

Hona hemen cup song-a egiteko tutorial bat:



Behin ikasita beharbada kurtso guztiek ezingo dute hauxe egin beraz, kurtso baxuenetarako koreografia bat presta dezake irakasleak eta patioan guztiok batera egin. Hau da, nagusienek cup song-a egitea eta txikienek aldi berean koreografia. Honela, hain lana besteei erakustean motibatuagoak sentituko dira ikasleak.

Hau izan daiteke koreograifa bat(irakasleak moldatuko luke ikasleen arabera):


                                 

Beste bideo hau, abestia cup song bitartez egindakoa da:


                                   

Gozatu ekintza honekin eta gogoratu, euskaraz bizi eta gozatu!!

 EUSKARA DA EUSKAL HERRI!!

Zergatik musika ikasi?

Askotan egiten diogu galdera hau gure buruari? Zergatik musika ikasi? Zertarako? Beharrezkoa al da musika hezkuntzan? Ba bai, nire iritziz gutxienez guztiz beharrezkoa da, eta ez soilik maila pertsonalean gustukoa dudalako baizik eta beharrezkoak ditugun balio edo aspektuak irakasten dituelako.

Argi dago, musikak inguratzen gaituela, eta gure bizitzaren parte handi bat dela.Musikak, erlaxatzen eta lasaitzen laguntzen gaitu, animatu edo motibatu, garrantzitsua den momentu bat gogorarazi edota momentu latz eta tristeetan gaixotasun traumatiko eta psikologikoak ekidin ditzake.


Ikerketa askoren ostean, bermatu da musikak garapen kognitiboa bultzatzen duela, irduimena lantzen duela eta gure garuneko ezkerreko hemisferioa garatzen duela ziurtatu da, zeinek idazmena, ahozkera, zenbakiak eta logika kontrolatzen duena hain zuzen.


Orain badakigu musikak hainbat onura dituela baina zergatik eskolan txertatzearen beharra? maila akademikoan onurak ekar ditzake? Baita ere! eta hona hemen hainbat arrazoi:

  • Adierazteko modu askea delako
  • Garapena bultzatzen du, eta horrek umearen garapen intelektuala ere bultzatzen du
  • Ikaslearen autoestima hobetzen du
  • Beste pertsonekiko komunikazioa hobetzen du
  • Kontzentrazioa, memorizazioa eta atentzioa sustatzen du
  • Beste irakasgaietarako lagungarria izan daiteke, hala nola matematikak, irakurketak edota hizkuntzak
  • Teorian ikasitakoa erraz ikus dezakete nola jarri praktikan eta horrek ikaslea asebetetzen du
  • Koordinazioa hobetzen du
  • Ikasketetarako eta bizitzarako orokorrean beharrezkoak diren balioak irakasten ditu (iraunkortasuna eta esfortzua)

Beraz, argi dago, musika beharrezkoa dugu bizitzan eta bai eskolan. Ez galdu musikak eman ahal dizkizun esperientziak!

jueves, 26 de noviembre de 2015

Euri tanta

Lehenik esan dugun bezala musikak beste ikasgaiekin lotu ahal dugu eta irakaskuntza aberats bat lortu. 2Euri tanta" abesti hau oso aproposa da euskarazko baldintzak ikasteko, izan ere letrak behin eta berriz baldintzazko esaldi bat errepikatzen du:

Ni euri tanta banintz,
egingo nuke zure sudurrean txirrist,
lurrera erortzean salto
´ta hodeietara joango nintzateke berriz.

Errepikapen asko daudenez ikasleek baldintzak egiten ikasiko dute.
Hona hemen abestia:


lunes, 23 de noviembre de 2015

Oh Susanna

Ikasleek taldean lan egiten ikasi behar dute. Dantza hau aproposa da horretarako, taldean dantzatu behar dutelako, bikoteka eta gainera espazioaren antolaketa kontuan izanik. 2 edo 3 zikloko ikasleentzat dago zuzenduta dantza hau:


Gainera horrela, beste kultura batuetako dantza eta musikak ezagutuko dituzte.

domingo, 22 de noviembre de 2015

Zer ikasten dugu musikaren bitartez?

Hona hemen diapositiba batzuk musikaren bitartez zer ikasten dugun jakiteko.

Musika abestiak soilik baino askoz gehiago delako, gozatu eta ikasi musikaren bitartez!!



sábado, 21 de noviembre de 2015

olentzeroren abestia

Mugitzeaz eta dantzatzeaz gain, abestiak abestea ere oso garrantzitsua da. Honen bitartez ikasleek haien ahotsa entzungo dute. Badirudi hauxe, oso ekintza normala dela baina ez gaude batere ohituta gure burua abesten entzutera.
Abesten dugunean, gure ahotsa kontrolatu behar dugu, grabeago edo altuago eta suabe edo indartsuago abestu behar baitugu. Gainera, besteekin batera abestu behar dugunez, guztion artean zerbait sortzearen esperientia jasoko dute ikasleek.

Bestetik, ikasleei hurbilak egiten zaizkien abestiak aukeratzea egokia da, gusturago abesteko eta identifikatuak sentitzeko. Hala nola, kurtsoko zein hilabetetan kontuan hartuz, egokia izango litzateke jaialdi berezi bateko abestiren bat ikastea.

Olentzeroren abestia aukeratu dut oraingoan, gure kulturaren abesti garrantzitsu bat delako, eta honen bidez kultura-ondarea trasmititu dezakegulako. Baina ez dut betiko bertsioa aukeratu, garrantzitsua delako, abesti berriak edo bertsio berriak ikastea, beste erritmo batzuekin abesten ikasteko.